Jabeak alokatzea

KALITATEKO GESTIOA
ERAGINKORTASUNA
PROFESIONALTASUNA
EROSOTASUNA
ZINTZOTASUNA
SEGURTASUNA
GOGOBETETZEA
AZKARTASUNA

Etxebizitza hutsik baduzu, zergatik ez alokatu? Zergatik ez atera errentagarritasuna inbertsio horri?

Gure helburua da jabeek, aldian-aldian, errentagarritasun segurua izan dezaten, ikara barik, arazo barik eta eroso.Geu arduratzen gara guztiarekin.

EL ALQUILER SEGURO / ALOKATZE SEGURUA enpresaren jarduera nagusia  alokatzearen gestio osoa eta profesionala egitea da.  Jabeek ez dute ardurarik hartu beharrik, geuk egiten dugu dena. Alokairua kudeatzen dugu kontratua egiten denetik bukatu arte. Beraz, gorabehera guztiei erantzuteko ardura hartzen dugu.

Jabeek seguru eta eroso senti daitezen bermatu nahi dugu, eta maizterrak asebete geldi daitezen.

ZER EGITEN DUGU? ZER EGIN BEHAR DUZU?
 Logo-AS-100px JABEAK
Etxebizitza alokatzeak sor diezazkizuen zalantzak argitzen dizkizuegu, legea, tramite eta bestelakoei buruz. Aholkularitza ematen dizuegu. Harremana gurekin, egoaren, beharren eta espektatiben berri ematea.
Geuk egiten dugu guztia, etxebizitza merkaturatu baino lehenago. Guri baimena ematea kudeaketa egiteko: bilaketa eta jarraipena egitea emaitza ona lortu arte.
Alokatzea nahi duten pertsonak bilatu eta arreta eskaintzen diegu. Euren kaudimena eta egokiera aztertzen ditugu.

Etenik gabe lan egitea.

Zeure aisialdiaz gozatzea.

Honakoak kudeatzen ditugu: kontratua, inbentarioa, fidantza, ez-ordaintzeagatiko aseguruak, maizterraren erantzukizun  zibileko asegurua eta bestelakoak. Kontratua eta asegurua ikuskatzea, sinatzea eta beharrezko dokumentazioa ematea, tramite guztiak era eraginkorrean egiteko.
Hileko kuota eta horniketa-gaiak kobratzeko ardura hartzen dugu, baita aipatutakoen titularitatea aldatzeko ere.

Errenta hilero jasotzea.

Lagunekin kafea hartzea, umeekin txintxaunetara joatea, paseoan irtetea.

Maizterrekin izandako gorabeherak kudeatzen ditugu.

Alokatuta duzun etxebizitzari buruzko informeak irakurtzea eta, beharrezkoa balitz, erabakiak hartzea zenbait egoerei buruz (garbigailu bat konpontzea edo erostea, kudeaketari oniritzia ematea, aurrekontuetako bat onartzea).

Lan egiten jarraitzea, ohiko bizimodua egitea, ikara eta azaro barik.

Beharrezkoa balitz, defentsa juridikoa, jabegoa berreskuratzea eta behar besteko ekintzak eta ahaleginak egingo genituzke jabeari segurtasuna, erosotasuna eta kalitateko zerbitzua emateko.

Jarduerak tramitatzeko dokumentuak eta baimenak ematea.

Jarraitzea hileroko kuota hartzen.

Maizterrak alokatzea

KALITATEKO GESTIOA
ERAGINKORTASUNA
PROFESIONALTASUNA
EROSOTASUNA
ZINTZOTASUNA
SEGURTASUNA
GOGOBETEZEA
AZKARTASUNA
Behar duzun etxebizitza aurkitu baduzu:

Jakin behar duzu Errentak ez ordaintzeagatik babesteko Aseguruak eta Erantzukizun Zibilekoak erabiltzen ditugula gure jardunean. Halaber, maizter izan daitezkeenen kaudimen eta egokitasuna aztertzen ditugu aseguru etxeekin batera, eta alokairuak dakarren loturaren jarraipena egiten dugu, hasten den unetik bukatu arte.

Horregatik bada, zeure kaudimena aztertzeko zenbait dokumentu behar ditugu eta guri helaraztea eskatzen dizugu, honakoa dira:

  • Nortasun agiria.
  • Lan-kontratua eta azken bi nominak (inoren kontura lan egiten baduzu).
  • BEZaren azken bi aitorpenak (zeure kontura lan egiten baduzu).
  • Fidantza edo bankuaren abala.
ZER EGITEN DUGU? ZER EGIN BEHAR DUZU?
 Logo-AS-100px MAIZTERRAK
Oinarrizko baldintzak dituzten etxebizitzak aukeratzen ditugu, kalitatea eta bizigarritasuna bermatzeko. Gurekin harremanetan ipintzea, zeure egoera, beharrak eta aukerak azaltzea.
Etxebizitzaren publizitatea egiten dugu erreportaje grafikoa eta gainontzeko datuekin. Behar duzun etxebizitza topatu, ezaugarriak aztertu, konparatu, gurekin kontaktatu.
Gurekin harremanetan (weba, emaila, sare sozialak, telefonoa, bertatik bertara) jartzen diren pertsonei berehala erantzuten diegu zalantzak argitzeko, eskatutako informazio emateko eta beharrak eta aukerak aztertzen laguntzeko.

Etxebizitzaren ezaugarriei buruz galdetu, zalantzak argitu, baldintzak eta abar.

Interesdunei berehala ematen diegu abisua etxebizitza berri bat salgai ipintzen denean edo prezioa jaisten dutenean. Zurekin harremanetan jartzeko kontaktua ematea eta behar duzun etxebizitzaren ezaugarriak ere bai.
Etxebizitzak ikuskatzen ditugu izan ditzazun zalantzak argitzeko asmoarekin, alegia, zure eskubideei eta betebeharrei buruzkoak, kontratua, fidantza, kaudimen eta egokiera baldintzei buruzkoak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, hornikuntzak, kobratzeak…

Etxebizitza ikusteko hitzordua adostea, hari buruzko galderak, zalantzak, baldintzak, betebeharrak eta abarrekoak argitzea.

Zure kaudimena eta egokiera aztertzen ditugu.

Beharrezko dokumentazioa ematea.

Honako guztia hau kudeatzen dugu: kontratua, inbentarioa, fidantza, ez ordaintzeagatiko aseguruak eta erantzukizun zibilekoak, ondarearen transmisioagatiko zerga, hornikuntzak eta abar.

Kontratua, inbentarioa eta aseguruak ikuskatzea, sinatzea eta beharrezko dokumentazioa ematea tramite guztiak era eraginkorrean egin ahal izateko.

Erantzun azkarra eta eraginkorra emango diogu alokairu aldian gerta daitekeen edozein gorabeherari, eta alde bien arteko ondo ulertzea bultzatu eta egoera bakoitzaren ikuspegi objektiboa eman dugu.

Gorabehera bat dagoenean, arin eman abisua, arazoak ahal denik eta azkarren konpontzeko.

Fidantzarekin zerikusia duen guztia tramitatuko dugu. Zenbateko osoa edo zati bat itzultzea ez dago jabearen esku, legeak arautzen baitu; beraz, alderatu egin behar dira hasierako inbentarioa eta uneko egoera. Hartara, beharrezko bada, bitartekaritza lana egingo dugu jabeekin.

Etxebizitzaren egoera aztertzeko laguntasuna ematea eta gestioak egiten laguntzea fidantza azkar eta guztia itzultzeko.

Behar duzun etxebizitza EZ baduzu aurkitzen:

Gurekin kontaktatu posta elektronikoaren bidez, eta eskatu iezaguzu informazioa, hau da, gura duzun etxebizitza horren ezaugarriak: hileko kuota, gela kopurua, herria edo gune zehatza eta abar. Horrela bada, errazago egingo zaigu alokairuko etxebizitza bilatzea.

Halaber, Bilatzailea erabiltzen jarraitzeko gomendatzen dizugu, eskaintza berriak izaten dira-eta.