Zergatik gurekin? EL ALQUILER SEGURO / ALOKATZE SEGURUA, batez ere, etxebizitzak alokatzeko gestio osoa eta profesionala egiten duen enpresa delako.

Gure lanean, errenta ez ordaintzetik babesteko Aseguruak eta erantzukizun zibilekoak erabiltzen ditugu. Maizter izan daitezkeenen kaudimena eta egokiera aztertzen dugu aseguru etxeekin, eta alokairuaren jarraipena egiten dugu kontratua egiten denetik behin betiko amaitzen den arte.

Gure helburua da jabeek, aldian-aldian, errentagarritasun segurua izan dezaten, ikara barik, arazo barik eta eroso. Geu arduratzen gara guztiarekin.

Alokatzeak dakarren harremanen prozesu guztia kudeatzen dugu, batetik, etxebizitza egokitzea, argazkiak ateratzea, publizitatea egitea, erakustea…, eta betetik, kontratuak, aseguruak, tramite administratibo eta judizialak… Halaber, maizterrekin izan daitezkeen gorabeherak kudeatzen ditugu, alokairuaren kontratuak dirauen bitartean.

Aipatutako prozedura horren helburua da jabeen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea. Hala ere, gure kudeaketak baditu beste helburu batzuk: maizterrak asebete izatea, gurekin harremanetan jarraitzeko gogoaz. Beraz, gure lehentasuna jabe zein maizterri kalitateko zerbitzua profesionala ematea da.